Udazkeneko merkataritza kanpaina abian jarri du Udalak

Udazkeneko kanpainaren aurkezpena, Zubiarrain alkatearekin. / UDALA
Udazkeneko kanpainaren aurkezpena, Zubiarrain alkatearekin. / UDALA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOLAZKAO.

Lazkaoko Udalak, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen biziberritze planari jarraiki, 'Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon' kanpaina jarri du martxan, hirugarrenez. Kanpaina honetan, herriko 38 merkatarik eta 22 ostalarik parte hartzen dute.

Azken urteetan Lazkaon martxan jarri diren mota honetako kanpainen bidez, Lazkaoko Udalak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak «bisibiliziatu eta balioan jartzea du» helburu. Negozio hauek herriko ekonomiari eta lanpostu sorrerari egiten dioten ekarpena aintzakotzat hartzekoa da.

«Enplegua lazkaotarren ongizatea bermatzeko ezinbesteko elementua», nabarmendu zuen Kepa Zubiarrain alkateak agerraldian, «eta gure eskumenaz baliatuz, industria, autonomo, komertzio eta ostalaritzari babesa emateko ahalegin guztia ari gara eta jarraituko dugu egiten. Argi dugu ez dagoela herri bizirik merkataritzarik gabe. Beraz, Lazkaok, behar zaituzte, eta bidelagun izango gaituzue».

Kanpaina urriaren 18ra arte egongo da martxan. Ordura arte, ostalariek eta merkatariek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean, eta erosketa edo kontsumizio bakoitzagatik eranskailu bat emango dute.

Ostalariek banatuko dituzten txartelak betetzeko, bezeroek zortzi taberna ezberdinetako eranskailuak lortu beharko dituzte. Merkatarien txartelak, aldiz, bost eranskailu ezberdinez osatu beharko dira.

Behin txartela osatuta, udaletxean jarriko den kutxa batean sartu beharko du txartela herritarrek, izen-abizenak eta kontakturako telefonoa zehaztuta.

Astelehenean, zozketa

Kutxan jasotako txartelen artean lau zozketa egingo dira aisialdiarekin lotutako lau sari erakargarrirekin. Datorren astelehenean, zinema denboraldirako hiru bono zozketatuko dira, urriak 14an, hiru e-book, irakurketaz gozatzeko. Hilaren 21an, Kiroldegirako urte baterako hiru bazkidetza eta urriak 28an, hiru afari Lazkaoko jatetxe batean, 4 pertsonentzako.

Más