Borrar

Tolosa Goierri

Udalekuetarako eta udako ludotekarako izen emateak zabalik daude

A. N.

alkiza.

Miércoles, 30 de abril 2025, 20:04

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak ludoteka eta udalekuak antolatu ditu hamabi urtera arteko haurren-tzat. Parte hartzaileek hainbat jarduera egingo dituzte, jolasak eta eskulanak, besteak beste, eta igerilekura, parkeetara eta Lesakako aterpetxera gaua pasatzera ere joango dira.

Izena emateko epea irekita dago jada udal bulegoetan dago liburutegian. Haur bakarraren matrikula kuota 100 euro ordaindu beharko dira, eta 90 euro bigarren seme-alabetik aurrera.

Gainera, Lesakako aterpetxean gaua pasatzeko aukera edukiko dute. Ekintza hau ekainaren 26an egingo da eta 35 euroko prezioa du. Informazio gehiagorako kultura sailarekin harremanetan jarri beharko da 688 604 466 telefonora deituta edo kultura@alkiza.eus helbidera idatzita. Ez da emailez edo whatsappez bidalitako izena ematerik onartuko.

Jarduerak ekainaren 23 eta uztailaren 18a bitartean izango dira. Txikienek, 3 eta 6 urte bitartekoek, ludoteka izango dute eta 6-12 urtera artekoek udaleku irekiak. Udalekuetan mankomunitateko herri guztietako haurrak elkarrekin ibiliko dira. Zerbitzua goizeko 09:30etik 13:00etara izango da, astelehenetik ostiralera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalekuetarako eta udako ludotekarako izen emateak zabalik daude