Borrar

Tolosa Goierri

Udalekuetarako begiraleak kontratatuko ditu Aiztondoko Mankomunitateak

Amaia Núñez

aduna.

Jueves, 13 de marzo 2025, 20:10

Aiztondoko Zerbitzuen Mankomunitateak urtero uztailean antolatzen dituen udaleku irekietarako begiraleak behar ditu Alkiza, Larraul eta Adunako haurrekin lan egiteko, eta lanposturako izena emateko deialdia ireki du. Aurten ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dituzte udaleku irekiak.

Begirale bezala lan egiteko derrigorrezkoa izango da 18 urte beteak izatea, DBH tituluaren jabe izatea, euskara ulertzea eta ondo hitz egitea, hautaketa prozesuaren baitan egingo diren elkarrizketa eta talde dinamikak gainditzea eta eskatutako curriculuma eta agiriak aurkeztea.

Horiez gainera, kontuan hartuko dira aisialdiko begirale edota zuzendari titulua izatea, heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, eta abar eginak izatea, EGA titulua edukitzea, antzeko lanetan esperientzia izatea eta Aiztondo bailarako ezagutza edukitzea.

Interesatuek lanpoltsa@hezten.eus helbide elektronikora bidali beharko dute curriculuma 'Aiztondo Udalekuak' izenburupean. Izena emateko epea martxoaren 21era bitartean egongo da irekita. Ez dituzte epez kanpoko eskaerak onartuko. Begiraleei elkarrizketa eguna apirilaren 4an arratsaldez izango da Adunan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalekuetarako begiraleak kontratatuko ditu Aiztondoko Mankomunitateak