Udalekuetarako begiraleak kontratatuko ditu Udalak

YARZA ALTZO.

Altzoko udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailean, eta beraiekin egoteko begiraleak kontratatuko ditu. Udalekuak hiru eta hamabi urte arteko haurrentzat zuzendua egongo da eta ekainaren 24tik uztailaren 24ra luzatuko dira. Begiraleek ekainaren 19an hasiko dute lanaldia.

Begirale izan nahi dutenek asteazkena baina lehen eman beharko dute izena udaletxean, kurrikuluma eta bertako informazioa egiaztatzeko dokumentuen kopiak aurkeztuz. Derrigorrezkoa izango da adin nagusia izatea edota 18 urteak aurten betetzea, baita EGA edo HABEren 3. mailako ziurtagiria izatea. Eduki ezean, euskara menperatzea eta erabilera maila altua izatea baloratuko da. Gainera, baloratuko dira, besteak beste, begirale titulua izatea, zuzendari titulua izatea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo lan esperientzia, edota altzotarra izatea.     Informazio gehiago 943652413 telefonoan.