UDALEKUEN AZKEN TXANPA

UDALEKUEN AZKEN TXANPA

Anoetako haurrak eta gazteak udalekuetako azken txanpan sartu dira. Hiru aste darama-tzate elkarrekin goizero jolasean eta aste bete geratzen zaie bukatzeko. Bitartean, atzo goizean plazan aritu ziren begiraleekin jolasean. Eguraldi beroari aurre egiteko ur-jolasak antolatu zituzten. Urez betetako globoekin, baldeekin, eta abar ederki pasa zuten.