Udalekuak antolatzeko begiraleak kontratuko ditu Udalak

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Bidania-Goiazko Udalak haurrentzako eta gaztetxoentzako udalekuak antolatuko ditu aurten ere eta horiek antolatzeko begiraleak kontratatuko ditu.

Udalekuak ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean izango dira, goizeko 10:00etatik 13:30etara. Begirale bezala lan egin nahi dutenek Udaletxean izena-eman beharko dute maiatzaren 24ra arte.

Goraipatzen dute udaletik derrigorrezkoa izango dela 18 urte beteta edukitzea.

Gainera, hautaketa egitean baloratu diren irizpideak izango dira euskara egoki menperatzea, gutxienez PL2a, eta honela ez bada, burutuko den elkarrizketan probatu beharko du bere maila; herria ezagutzea; begirale ikasketak edo hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak izatea, eta eskarmentua izatea...