Tolosa Goierri
Udaleku irekietarako begiraleak kontratatuko ditu UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Udaleku irekietarako begiraleak kontratatuko ditu UdalakAmaia Núñez
AMEZKETA.
Lunes, 21 de abril 2025, 19:56
Aurreko urteetan bezala, Amezketako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uda honetarako eta, horren baitan, haurrekin eta gazteekin egoteko begiraleak kontratatuko ditu udalak. Udalekuetako koordinatzailea ere kontratatuko du eta praktikak egiteko bi begiraleentzako postua ere egongo da. Udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 24ra izango dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Gainera, Gaztelekuko udako eskaintza berezia ere egongo da ekainaren 23tik uztailaren 24ra. Zerbitzu honetan lan egingo duen begiraleak denbora horretan antolatzen diren ekintzetan parte hartu beharko du, gutxi gora behera, 6-7 ekintza, egun osokoak eta lo-irteera bat. Aukera-tzen den begirale kopurua izena ematen duten haur eta gaztetxoen araberakoa izango da.
Lan egiteko derrigorrezkoa izango da hemezortzi urte beteak izatea lanean hasterako, aisialdi-begirale edo zuzendari tituluak izatea, DBHko ikasketak eginak izateak edota euskararen bigarren hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea. Gainera, udalekuak prestatzeko egiten diren jardunaldietan parte hartu be-harko dute.
Begirale lanetan aritu nahi dutenek Amezketako udaletxean egin beharko dute izena ematea, amezketa.eus helbidean deskargatu daitezke eskaera-orriak. Eskaerak udaletxean bertan zein erregistro elektronikoaren bitartez egin ahal izango dira maia-tzaren 5era biartera.
Amezketako Odol Emaileen elkarteak jakinarazi duenez, bihar, asteazkenarekin, odol-emateak egingo direla herrian. Arratsaldeko 16:30etik 20:30era arte eman ahal izango da odola, kultur etxeko gelan. Joateko asmoa dutenei ahal izanez gero aurretik ordua hartzea gomendatzen zaie 943 007 885 telefono-zenbakira deituz, edota gotatanta.eus web atariaren bidez, nahiz eta joaten diren guztiek eman ahal izango duten odola.
Odol emaileen elkartetik gaur egun Odol Bankua erreserba faltan dagoela gogorarazi dute, bereziki O-, A- eta AB- odol-taldeei dagokienean.
Hirugarren urtez jarraian, Zerbeza Ferie antolatu du herriko Gazte taldeak. Larunbatean egingo dute, 19:30etik aurrera plazan. Garagardo mota ezberdinez gain, bokadiloak ere salgai egongo dira bertan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Hallan muerta a la mujer que se cayó ebria estando con un bebé de 1 año a su cargo
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.