Udaleku irekiak eta haur txokoa aurrera

Haurrak ur jolasekin. /  E. ALBIZU
Haurrak ur jolasekin. / E. ALBIZU

EDURNE ALBIZUZEGAMA.

Zegamako Udalak antolatutako udaleku irekietan 3 eta 10 urte bitarteko 136 haurrek eman dute izena aurten. Ekainak 24ean hasi eta uztailak 30ean amaituko dute. Ordutegiari dagokionez, batzuk 9tatik 13etara eta beste batzuk 10etatik 13etara ibiltzen dira udalekuetan.

Bost aste hauetan zehar, hamahiru hezitzaile eta koordinatzaile bat arduratzen dira udalekuen antolaketaz. Ekintza eta jolas ugari burutu dituzte eta oraindik ere badute zer egina, hala nola, ur jolasak, eskulanak, mitologiaren eguna, altxorraren bila, euskal festa edo txorauta jolasa, besteak beste.

Bestalde, 2-3 urteko haurrentzat Udako Haur Txokoa antolatu du Udalak eta 14 haurrek eman dute izena bertan. Bi hezitzaile arduratzen dira hemengo ekintzen antolaketaz. Pasa den astean ur jolasetan gustura ibili ziren haurrak.