Udaleko batzordeak eratu dira

EH BIlduk sei batzorde izango ditu bere gain eta Izal Baik bi

M.C. ELORZAIDIAZABAL.

Osteguneko ezohiko osoko bilkuran Idiazabalgo Udaleko batzorde informatibo iraunkorrak eratu ziren. Zortzi batzorde izango dira guztira. Batzorde informatibo hauek irekiak eta publikoak izango dira. EH Bilduk, Izal Bairekin lortutako adostasunari esker, batzordeak bi alderdien artean banatuko dira. Honela, EH Bilduk 6 batzorde izango ditu bere gain, eta Izal Baik 2.

Ondorengoak dira batzordeak eta batzorde buruak: Hirigintza, zerbitzuak eta ingurumenean, Iñaki Alberdi; Berdintasuna eta Hezkuntzan, Eunate Elio; Kultura, Euskara eta Kultur Ondarean, Aloña Barandiaran; Turismo eta Garapen Ekonomikoa, Kepa Oiarbide; Landa Garapenean Aitzol Mendizabal; Kirola eta Gazterian, Aritz Ugarte; Gizarte zerbitzuak eta osasunean, Ioana Prados; eta Langileria, Ogasuna eta Kontuen Batzordean Iñaki Alberdi.

Esku pilota

Ostegun arratsaldean esku pilota partidak jokatu ziren Igarondo pilotalekuan, emaitza hauekin: Infantiletan: Aldasoro-Landa 18/Mintegi-Garaño 13; Kadetetetam berriz: Aranbarri-Telleria 18/Amiano-Labaka 4; eta Zubizarreta-García 18/ Arrizabalaga Gorrotxategi 11.