Udalak sustaturiko etxebizitzen salmenta Mutiloako plazan

6 etxebizitza eraikitzen ari dira Txerri Gorri Elkartea, ludoteka eta anbulategiaren gainean

SALOME OLAETXEA MUTILOA.

Mutiloako plazan, Txerri Gorri Elkartea, ludoteka eta anbulategiaren gainean udala sustatzaile dela, 6 etxebizitza eraikitzen ari dira. Dagoeneko 3 salduta daude; 2 eta 3 logelatako etxebizitzak terraza handiarekin dira, 66 eta 94 m2 artean eta garagea barne. Prezioak 120.000 eta 130.000 euro bitarte daude.

Gainera, proiektua Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza deialdi batera aurkeztu denez etxebizitza bakoitzeko 20.000 eurotako laguntza jasotzea aurrikusten da.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, udaletxera bertara deitu daiteke, 943800450 telefonoan an edota udala@mutiloa.eus posta eletronikoko helbidera idatzi.