Udalak ikasleek Tolosaraino autobusez joatea eskatu du

NÚÑEZ LARRAUL.

Larraulgo herritarrek eta bereziki ikasleek, Tolosara joan ahal izateko autobus zerbitzua herriraino luzatzea eskatu du Udalak. Egun herriko batxilergoko ikasleek ez dute Orixe instituturaino joateko autobus zerbitzu zuzenik, eta Asteasuraino auto partikularretan joan behar izaten dira.Amasa-Villabona, Zizurkil, Aduna, Asteasu eta Larraul artean TO08 linea dago egun, baina ordutegiak ez datoz bat ikasleek behar duten TO07 linearekin, Tolosa eta Asteasu lotzen dituena. Hori dela eta, Udalak Asteasutik Larraulera igotzea eskatzen du, ikasleak jaso ahal izateko. Luzapen eskaera goizean bi zerbitzuetan eta arratsaldean hirutan egitea da eskaria. Goizean Asteasun 7:20ean eta 8:30ean irteera duten autobusak bost minutu lehenago Larrauldik ateratzea, eta Tolosatik 14:20ean, 15:30ean eta 16:30ean ateratzen diren autobusak Larraulgo plazaraino igotzea linea Asteasun amaitu beharrean. Ikasturte honetan bospasei ikasle daude Orixe institutuan batxilergoa ikasten, baina datorren urtean kopuru bikoitza izango da zerbitzua erabiliko lukeena. Gainera, Tolosan lan egiten duten hainbat herritarrek ere erabili ahal izango lukete autobusa-

 

Fotos

Vídeos