Borrar

Tolosa Goierri

Udalak 'Garbi Jokatu' kanpaina abiatu du zaborgune gatazkatsuetan

J. Z.

ATAun.

Lunes, 3 de marzo 2025, 20:22

Udalak 'Garbi Jokatu' sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan herriko zaborgune gatazkatsuetan garbitasuna bermatzeko helburuarekin. Sasietako kideen laguntzarekin gauzatuko den egitasmoaren bidez, herritarrak hondakinak behar bezala sailkatzera eta zabortegi guneak txukun mantentzera bultzatuko ditu.

Datozen asteetan, ikuskapen bereziak egingo dira, batez ere, poltsak lurrean uztea saihesteko. Hondakinen bilketa-sistemaren erabilera egokia sustatuz, Udalaren helburua da ingurune garbiagoa lortzea eta herritarren parte-hartzea indartzea.

Udalak dei egin die herritarrei guztion artean herria txukun mantentzeko, eta hondakinak behar bezala sailkatzeko. 'Garbi Jokatu' kanpainaren bidez, ohitura egokiak bultzatzea eta herritarren sentsibilizazioa areagotzea bilatzen da, Ataun garbiago bat lortzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak 'Garbi Jokatu' kanpaina abiatu du zaborgune gatazkatsuetan