
Tolosa Goierri
Udalak eta Aldundiak garraio publikoa eta turismoa lantzeko bilera egin zutenSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Udalak eta Aldundiak garraio publikoa eta turismoa lantzeko bilera egin zutenAmaia Núñez
berastegi.
Jueves, 6 de febrero 2025, 20:32
Andoni Zuriarrain alkateak eta Azahara Domínguez diputatuak bilera egin zuten asteazkenean Berastegiren mugikortasun beharrez eta turismoaren inguruko ekimenez hitz egiteko. Udalekin egiten ari den bilera-sortaren baitan kokatzen da bilera hau, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuari eragiten dioten gaiak lantzeko helburuarekin.
Garraio publikoak Berastegin duen zerbitzuaren egoeraren berri izan zuen Dominguezek. Izan ere, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dagoenez, Tolosalderako eta probintziarako mugikortasunaz gain, Nafarroara ere mugitzen dira herritarrak. Horri dagokionean, diputatuak gai hau Nafarroako Gobernuarekin landu duela jakinarazi zion, Udalaren eskaerak datorren urtean egingo duten zerbitzuaren lizitazioan sartu dezaten.
«Bi herrien arteko lotura indartzeko ezinbestekoa litzateke garraio publiko egoki baten aldeko apustua egitea eta horretarako erkidego ezberdinen arteko lankidetza eskatzen dugu, eskualdean behar berdina Araitz bailara Gipuzkoarekin lotzeko daukagu», eskertu zuen alkateak.
Bestalde, Lurraldebusi dagokionean, Berastegiko konexioa Tolosaldeko udalerriekin nola hobetu daitekeen aztertu zuten. Zehazki, 07:15ean Tolosara joateko linea aztertu zuten, gazte askok institutura joateko erabiltzen baitute eta linea hori indartzea aukerak ikusteko.
Era berean, Tolosaldeko zerbitzuen emakida berria aurten hasiko da lantzen Mugikortasun departamentua eta lineen ordutegiak zabaltzea aurreikusten dutela azaldu zuten, ikasleek eta langileek beren betebeharretara garraio publikoan iristeko aukera izan dezaten, ibilgailu publikoa erabili beharrik gabe.
«Pertsona guztien mugikortasun jasangarrirako eskubidea bermatzeaz gain, ibilgailu pribatu bat erostera behartuta ez egotea bermatzen dugu, eta familia askok ez baitute horretarako sarbiderik; horrez gain, landa-guneetako biztanleriari eusten laguntzen dugu, hori funtsezkoa da eta garraio publikoak protagonismo handia du horretan», adierazi zuen diputatuak.
Bi erakundeen arteko bilerak turismoa ere izan zuten hizpide. Berastegin azken urteetan egin den lanketa ikusi ahal izan zuen Azahara Dominguezek. «Gazta eta artzain kultura oinarri hartuta, Berastegin parte-hartze prozesu bitartez landu duten Turismo proposamena berritzailea bezain egokia dela ikusten dugu», adierazi zuen Zuriarrain herriko alkateak.
Zentzu horretan, turismoak lurraldean eta herritarrengan «eragin positiboa» izatearen garrantzia azpimarratu zuen diputatuak eta Be Asteburuaren ekimena departamentutik bultzatu nahi duten turismo eredura eta Gipuzkoara erakarri nahi duten bisitari motara «ezin hobeto» egokitzen dela aitortu zuen. Aldi berean, proiektuan laguntzeko aukerak lantzeko prest agertu zen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.