Borrar

Tolosa Goierri

Udalak asteburuan jazotako gertakariak gaitzetsi ditu

J. ZABALA

ATAUN.

Jueves, 20 de marzo 2025, 21:03

Udalak irmoki salatu ditu joan zen asteburuan herrian izandako hainbat gertakari, eta horrelako jokabideak onartezinak direla azpimarratu du. Udalak jakinarazi duenez, larunbatetik iganderako gauean hainbat ekintza izan ziren: espaloi eta errepideko lorontziak irauli zituzten, 'Garbi jokatu' kanpainako panel bat errekara bota zuten, pintaketak egin zituzten eta istiluak egon ziren. Azpimarratu dute horrelako jarrerek ez dutela lekurik Ataunen, eta bizikidetzari kalte nabarmena egiten diotela.

Horregatik, udal ordezkariek argi utzi dute halako gertakariak ez dituztela onartuko, eta eskuragarri dituzten bitarteko guztiak erabiliko dituztela haiei aurre egiteko. Bestalde, mezu zuzena helarazi diete herritarrei: «Festan ibiltzen ez badakizu, geratu, mesedez, etxean».

Era berean, Udalak gogorarazi nahi izan die herritarren eskaera, iritzi eta proposamenak entzuteko prest daudela. Baina betiere errespetuz jokatu behar dela nabarmendu dute, gertatutakoa ez errepikatzeko eta arazoak behar bezala konpontzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak asteburuan jazotako gertakariak gaitzetsi ditu