Udalak aisia zerbitzua eskainiko du Aste Santuko oporretan

A.A. LAZKAO.

Lazkaoko Udalak aisia zerbitzua eskainiko du Aste Santuko oporretan, apirilaren 23tik 26ra, 10:00etatik 13:00etara. HH3tik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua da, 2007 eta 2015 urte artean jaiotakoei, zehazki. Guztira 60 haurrentzako lekua egongo da, eta haur bakoitzeko 12,50 euroko kuota ordaindu beharko da. Aisialdi zerbitzua erabili nahi dutenek apirilaren 2ra arteko epea izango dute izena emateko, horretara bideratutako izen orria bete eta kiroldegira eramanda. Izen emate orria www.lazkao.eus webgunean edo kiroldegian eskuratu ahalko da.