Tolosa Goierri
Udala proposamenak jasotzen hasi da herriko festak antolatzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Udala proposamenak jasotzen hasi da herriko festak antolatzekoJ. Z.
zaldibiA.
Martes, 8 de abril 2025, 20:09
Urriaren 2tik 5era eta urriaren 11n ospatuko dira aurtengo festak, eta horiek prestatzeko lehen urratsak ematen hasi da Udala. Urteroko moduan, herriko elkarte eta eragileekin egingo den bilera izango da jaietako egitaraua diseinatzeko abiapuntua, eta lehen topaketa hori udaberriko oporraldiaren ondoren egingo da. Bileretan, jaietako egitaraua guztion artean osatzea izango da helburua, eta horretarako, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izango da.
Festak antolatzeko hainbat bilera egingo diren arren, egitaraua zehazten hasi aurretik hainbat alderdi argitu behar dira. Batetik, egun horietan Zaldibiara etortzeko aukera izango luketen musika talde edo sortzaileekin harremanetan jarri beharra dago. Bestetik, bestelako ekintzak –haurrentzako saioak, tailerrak eta abar– antolatzeko baldintzak lotu behar dira. Hori dela eta, antolatzaileek azaldu dute funtsezkoa dela herritarrek ahalik eta azkarren proposamenak helaraztea.
Proposamenak jasotzeko hainbat bide jarri ditu martxan Udalak. Eskaerak egiteko aukera dago beheko aldean eskuragarri dagoen formulario baten bidez, Karreane Kultur Etxera bertaratuta, 943 16 03 38 telefonora deituz edo kulturetxea@zaldibia.eus helbidera idatzita. Udalak azpimarratu du herritarren iritzi eta ideiek pisu handia dutela egitaraua osatzerakoan, eta ahalik eta parte-hartze zabalena lortzea espero dute.
Udalaren helburua jai parte-hartzaileak eta anitzak antolatzea da, gustu guztietarako ekintzak eskainiz, herriko eragileekin elkarlanean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.