Tolosa Goierri
Udal zerga eta tasetan hobariak eskatzeko epea irekita dago IkaztegietanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Udal zerga eta tasetan hobariak eskatzeko epea irekita dago IkaztegietanA. N.
ikaztegieta.
Lunes, 6 de enero 2025, 20:03
2025ko Ordenantza Fiskalen baitan, zerga eta tasetan hobariak onartu zituen Ikaztegietako Udalak. Orain arte, kasu askotan zuzenean aplikatzen zuen Udalak hobaria, baina hemendik aurrera herritarrek eskaera aurkeztu beharko dute deskontua jaso-tzeko. Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 24an, ostirala, amaituko da eta ez dute epez kanpo aurkeztutako dokumenturik onartuko.
Eskaera orriarekin batera, familia-unitate kide guztien dirusarreren egiaztagiria aurkeztu beharko da, hau da, 2023ko errenta-aitorpena edo dirusarrerarik ez duela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria; baita familia ugariaren titulua, dagokion kasuetan.
Eskaera eginda, diru-sarreren araberako hobaria aplikatuko da zerga eta tasetan. Ondasun Higiezinen Zergan %50 eta %90 arteko hobaria aplikatuko zaie familia ugariei. Deskontu bera jasoko dute Zabor Bilbeta eta hiri-hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren tasan.
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergan, familia ugariei %50 eta %90 arteko hobaria aplikatuko zaie etxe horretako diru sarrerak kontutan izanda eta bakarrik ibilgailu batean. Ibilgailu elektrikoen kasuan, %100eko hobaria jasoko dute.
Udal liburutegian liburuen mailegu zerbitzua eta ikastaroak egon ohi dira. Bi ekimenek elkar ez oztopatzeko, udalak jakinarazi du liburutegi zerbitzua astearte eta ostegunetan ematen dela 16:30etik 18:30ak bitartean.
Bestalde, ikastaroei dagokionean, ostegunetan euskara eskolak ematen dira 9:00etatik 11:30era, joste tailerra ostiraleran 17:00etatik 20:30etara, eta larunbatetan arabe eskolak 16:00etatik 18:00etara bitartean.
Irakurketa talde feminista bi hilean behin elkartzen da, ostegun honetan, urtarrilaren 10a kasu, 18:30etatik 20:30etara. Liburutegia libre dagoen orduetan, ikasgela moduan erabili daiteke, astelehenetik igandera, 07:00etatik 22:00etara, norberak behar duenean. Oztoporik izanez gero Udalari jakinarazi beharko zaio.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.