Borrar

Tolosa Goierri

Udal zerga eta tasak %3 inguru igoko dira aurten Amezketan

PIaren igoera jarraitu du gehienetan, hondakinen bilketa sistemaren salbuespenarekin, %50 igoera izango baitu

Amaia Núñez

amezketa.

Jueves, 9 de enero 2025, 20:25

Urte honetarako Ordenantza Fiskalak onartu zituen Amezketako Udalak 2024 urte amaieran eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, behin betiko onartu dira. Udalak jakinarazi duenez, diru-sarreran %30a suposatzen dute zerga, tasa eta precio publikoek. Azken urteetan Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) igoera aplikatu dute gutxi gora-behera eta ekitaldi honetarako ere irizpide bera jarraitu dute. Beraz, %2,5 eta %3 artean igoko dira orokorrean prezioak. Kasu ba-tzuetan, dena den, igoera gabe mantenduko dira.

Salbuespena hondakin bilketaren tasa izango da, %50eko igoera izango duena. Honen arrazoia Espainiako 7/2022 ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko Legea da, Europar Batasuneko 2008/98/CE Direktiba jarraitzen duena. Lege horren arabera, herritarrek ordaindu behar dute hondakinen kudeaketaren kostu guztia, kutsatzen duenak ordaindu egin behar duenaren printzipioa jarraituta, eta Udalek ezin dute gastu hori orain arte bezala aurrekontuaren bidez osatu.

Amezketaren kasuan, iaz 63.542 euroko kostua izan zuen zabor bilketa zerbitzuak eta 32.360 euro jaso zituen tasen bidez. Udalek bi urteko epea dute moldaketa egiteko eta, beraz, 2025erako hondakin bilketa tasa %50ean igotzea onartu zuen udalbatzak ahobatez. Hondakinen kudeaketa gastua osatzeko beharrezko gainontzeko zatia 2026ko zergan egokituko du.

Udalak Ordenantza Fiskalen inguruan herritarrek izan ditzaketen kezka eta galderak eran-tzuteko prest dagoela argitu du, Horretarako, Udaletxea gerturatu beharko dira zalantzar argitu nahi dituztenak.

Gaur azoka plazan

Aste honetan Azoka egongo da berriro plazan 16:30etatik 18:00etara. Bost postu egongo dira: fruta sailtzailea, Larreta esnekiak, Eguzkileire ogia eta gozoak, Aralar.eko moxal haragia eta Balerdipeko eztia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udal zerga eta tasak %3 inguru igoko dira aurten Amezketan