Udal langileen protesta artean hasi da legealdia

udaletxeko atarian udal langileek protesta egin zuten./
udaletxeko atarian udal langileek protesta egin zuten.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZERAIN.

40 urtean lehen aldiz, bi talde egongo dira Zeraingo Udalean, eta lehen plenoak gertakizun historiko horri eta herrian dagoen giro nahasiari dagokion ikusmina sortu du. Dozenaka herritar elkartu dira Udal osaketaren ekitaldian. Udaletxeko batzar aretoan hautetsi berriak (EH Bilduko lau eta Zeraingo Herri Kandidaturako hiru) beren karguak hartzen ari ziren bitartean, argazki nagusia kanpoan egon da: udaletxeko atarian udal langileek protesta egin dute historian lehen aldiz, pankarta baten atzean. «Joxeanen lan eskubideen alde» zioen pankartak. Joxean Etxabe azken 14 urteotan herriko langilea izan da eta momentu honetan haren lanpostua kolokan dagoela salatu dute bere lankideek. Pankartaren atzera batu dira beste dozenaka herritar, tartean Zeraingo Herri Kandidaturako ordezkariak.

Protestak hartu du beraz Udal berriaren osaketa ekitaldian protagonismoa. Bitartean, Amaia Junquera izendatu dute alkate, eta harekin batera udal taldea osatuko dute Andoitz Apaolaza, Amaia Aranburu, Arantxa Ruiz de Larrinaga, Aitzol Telleria, Ainara Etxenausia eta Jokin Intxaustik.