Udal ikastaroetan izena emateko epea bihar amaitzen da

IMANOL ARRATIBELZIZURKIL.

Zizurkilgo Udalak ikastaro desberdinak jarriko ditu martxan eta bihar amaituko da ikastaroetan izena emateko epea. Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da. Izena eman nahi duenak Zizurkilgo udal bulegoetan egin beharko du, edota 943 691012 telefonora deituta. Izena ematearekin batera egin beharko da ordainketa. Bi edo ikastaro gehiagotara izena ematen duenak ordainketa bi epetan egiteko aukera izango du.Baja eman nahi duenak idatziz eskatu beharko du urriaren 31 baino lehen.

Atxulondo Kultur etexea. Haurrentzako ikastaroak: Antzerki tailerra, 2013-2007 urteen artean jaiotako umeentzat. Helduentzako ikastaroak: patchwork, yoga, pilates aurreratua, sabel dantza, forman jar zaitez, zumba, dancehall.. Ingeleseko mintzapraktika, Plazida Otaño liburutegian. First maila, 120 euro. Jubilatuentzako ikastaroak: gimnasia, yoga, joskintza eta eskulanak. Izen-emateak eta prezioak Eizpe jubilatuen elkartean.

Ikastaro laburrak helduentzat. Sukaldaritza: Atxulondo tabernan, 19:00etan Xabi Tellorekin. 15 euro, ikastaro bakoitza (3 ikastaroetara izena ematen duenak 40 euro). Urriak 15 (udazkeneko sukaldaritza), azaroak 12 (ehiza) eta abenduak 10 (gabonetarako menua). Bitxigintza: larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara, Agara Agirrerekin; urriak 5, 19, 26, azaroak 16, 30 eta abenduak 14; 60 euro. Ikastaro laburrak haurrentzat.

Arte tailerra: Ander Ortiz de Muruarekin, Atxulondo Kultur etxean. Urriak 5, 19 eta azaroak 9, 23. 11:00-13:00. Tailer berezia izango da, bertan arituko baitira Uliazpiko kideak eta LH1-6 bitarteko umeak. 20 euro.

8 dantza talde osatu dira eta ikastaroak astearte, asteazken eta ostegunetan emango dira. Informazio gehiago Loatzo musika eskolan edo 943 691857 telefono zenbakian.