Udal ikastaroen eskaintza, zabalik

ANDONI ETXEBERRIASEGURA.

Udazkena iristearekin batera hasiko dira aurten ere udal ikastaroak. Zabalik dago ikastaro hauetan izena emateko aukera, 14 izango direnak: euskara, euskal literatura tertulia, euskal dantzak, dantza modernoa, zumba, soinketa, pilates, hipopresibok, yoga, harizko eskulanak, egur taila, pintura eta eskulan dekoratiboa, KZ gunea eta San Joan egoitzan adinekoei eskainiko zaiena.

Ehiztariei oharra

Partzonerian segurarrei suertatu zaizkien puestoen zozketan sartzeko, bikoteka izena eman beharko da udaletxean , goizetan. Izena eman ahal izateko lizentzia eta asegurua 2019-2020 denboradirako berrituak izan behar dute. Ez dute balio iazkoak oraindik balioan badaude ere.