Udako Ostiral Kulturalean mikro irekia izango da gaur Pilarreneko frontoian

M. C. ELORZA IDIAZABAL.

Marian eta bere familiak, Pilarreneko Jatetxekoak, uztailak eta iraila arte antolatu dute Udako Ostiral Kulturalak.

Ostiralero desberdinak dira. Lehenengo astean, Izarretan dantza taldea; bigarren astean eguraldi txarra zegoen eta huts egin zuten; eta pasa den astean sabel dantza eskeini zuten Zahara eta Izarrek. Gaur arratsaldeko 20:00etan mikro irekia izango da Pilarreneko frontoian.

«Abesten duzu? Musika tresnaren bat jotzen duzu? Bakarrizketak egiten dituzu? Olerkiak egiten dituzu? Ipuinak kontatzen dituzu? Zu zara artista eta zure ikuslegoa». Mezu honekin egin dute gonbidapena herritar guztientzat!

 

Fotos

Vídeos