Udaberri Kulturalari amaiera bikaina

Txindata musika eskolako ikasle eta irakasleak. /  BAZTARRIKA
Txindata musika eskolako ikasle eta irakasleak. / BAZTARRIKA

ARANTZAZU BAZTARRIKAGABIRIA.

Igande arratsaldean Txindata musika eskolako irakasle eta ikasleek musika emanaldi bikaina eskaini zuten Gabiriako elizako saloian. Saio honetan, adin askotako ikasleek parte hartu zuten: batzuk hezkuntza musikala ematen kurtso honetan hasitakoak ziren; beste batzuk, aldiz, beraien bizitzaren zatirik handiena musika ikasten pasatakoak ziren, egun musika tresna bat baino gehiago maisutasunez jotzen dituztenak. Instrumentuei dagokienean, besteak beste, tronboia, pianoa, gitarra, tronpeta, trikitixa, txistua eta txirula entzun ahal izan ziren.

Udaberri Kulturaleko programako azken ekitaldia izan da kontzertu hau, eta horrez gain musika eskolako kurtso amaierako erakustaldi funtzioa ere izan da, jadanik uda bertan baitugu eta beraz, baita oporrak ere.