
Albiztur
Udaberri festak izano dituzte ostegunetik igandera bitartean AlbizturrenSecciones
Servicios
Destacamos
Albiztur
Udaberri festak izano dituzte ostegunetik igandera bitartean AlbizturrenUdaberri festa antolatu du aurten ere Albizturko Festa Batzordeak loreen urtaroari ongi etorria emateko. Asteburu osoko egitaraua osatu dute, gaurtik hasi eta igandera bitartean. Adin ezberdinei zuzendutako ekitaldiak egingo dituzte, bai herritarrentzako, baita bisitarientzako ere.
Ostegun honetan, arratsaldean, futbito txapelketako finalek emango diote hasiera egitarauari. Kirol honetako gainontzeko finalak astelehenean jokatuko dira.
Ostiralean, berriz, arratsaldean frontenis Txapelketako lehenengo bi finalak jokatuko dira. Aurten ere adin tarte ezberdinetarako antolatu da txapelketa hau, baita futbitokoak, eta kategoria bakoitzeko partiduen ordutegia zehazteke dute. Finalen ondoren, pintxo potea egingo da 19:30etik aurrera eta 21:00etan, dantza emanaldia egongo da. Ondoren, frontenis txapelketako beste bi final jokatuko dira.
Larunbatean, goizean, Mendikutera mendi irteera egingo dute. 09:30ean abiatuko dira herritik. Arratsaldean, berriz, erromeria egongo da Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagarekin 19:30etik aurrera. Era berean, 21:00etan sagardo-afaria izango da frontoian eta ondoren, erromeriak jarraituko du. Eguna amaitzeko, Dj Indaterekin dantzaldia.
Igandean, iaz izandako arrakastaren ondoren, Azoka berezia egingo dute plazan goiz osoan zehar aurten ere. Tolosaldeko zein probintziako hamairu artisauen postuak egongo dira mota ezberdinetako produktuekin: liburuak, bitxigintza, eztia, arropa, krema naturalak, gazta, eta abar. Herriko ekoizleak ere egongo dira, bai Ogi-ona okindegia, baita Tanay barne diseinua; eta Xabi Malbadik girotuko du zuzeneko musikarekin.
Azoka goizeko 11:00etatik 14:00etara egongo da irekita Albizturko plazan eta eguerditik aurrera, Ardo txuri dastaketaren hirugarren edizioa egingo da. Dastaketara gerturatzen direnek lau jatorri izendapen ezberdinetako edariak dastatu ahal izango dituzte: Rueda, Somontano, Valdeorras eta Getariako txakolina.
Egunari amaiera emateko, Jon, Jaione eta seme-alabekin musika emanaldia hasiko da 18:00etan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.