Txupinazoak eman zien hasiera Hernialdeko jaiei

Zinegotziek Astotxoari painueloa jarri zioten txupinazoa botatzean./
Zinegotziek Astotxoari painueloa jarri zioten txupinazoa botatzean.

NÚÑEZHERNIALDE.

Atzo eguerdian ekin zioten Hernialde Lau eguneko Andra Mari jaiei. Goizetik Astotxo prest zegoen Udaletxeko balkoian. Meza nagusiaren ondoren Udaletxeko balkoitik bota zuten txupinazoa Aitor Zubeldia alkateak eta zinegotziek, eta balkoian zintzilik zegoen astotxoari jaietako zapi urdina jarri zioten. Segidan, goxokiak bota zituzten eta elkartean bertaratuen-tzako hamaiketakoa eskaini zen.

Gaur jubilatuen eguna

Eguerdian txupinazoarekin hasiko dute Hernialdeko jubilatuek beraien eguna. Jarraian toka txapelketa eta luntxa herriko trikitilariek alaitua. 14:00etan jubilatuentzako bazkaria eskainiko da Ostatuan eta ondoren bingoa antolatuko da. Arratsaldeko 18:00etan patata-tortilla lehiaketa antolatuko da. 20:30ean, zahagi-ardoa egingo da. Egunari amaiera emateko Baltzola eta Andonegi trikitilariekin erromeria izango da.