Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du biharko parketxe sareak

Prismatikoak eramatea gomendatzen da. /
Prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Anduetza parketxen izango da zita goizeko 10:00etan eta 5 euroko prezioa du pertsonako

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Txoriek beraien artean komunikatzeko gure belarriak horrenbeste goxatzen dituzten kantuak erabiltzen dituzte. Gipuzkoako Parketxe Sareak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldiak antolatu ditu aurten ere eta bihar, Anduetza parketxean, Zegaman, izango da zita goizeko 10etan.

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak eta hauen kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Eneko Azkue Arkamurka Natur Taldeko kideak.

Jarduera 30 minutuko aurkezpen batekin hasiko da, Anduetza parketxe barruan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez.

Bi orduko iraupena

Guztira bi ordu inguruko iraupena izango du saioak eta prismatikoak ekartzea gomendatzen da.

Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau. Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakia eta korreoa daude bisitarien eskura: Arantzazuko Parketxea: 943 80 21 87 / 688 62 36 09 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net. Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako.