Txoriak kantuen bidez ezagutzeko ibilaldia egingo da maiatzaren 4ean

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da. /  DV
Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da. / DV

Barandiaran Museoan izango da hitzordia eta bi ordu inguruko iraupena izango du saioak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ATAUN.

Gipuzkoako Parketxe Sareak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du datorren asteko larunbaterako, maiatzak 4, goizeko 10:00etan. Aurtengo azken saioa izango da honakoa eta Ataungo Barandiaran Museoan gauzatuko da.

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak eta hauen kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Eneko Azkue Arkamurka Natur Taldeko kideak. Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau.

Jarduera 30 minutuko aurkezpen batekin hasiko da, museo barruan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Guztira bi ordu inguruko iraupena izango du saioak eta prismatikoak ekartzea gomendatzen da.

Prismatikoak eramatea gomendatzen da Eneko Azkuek emango dituen adierazpenak jarraitzeko

Izen-ematea

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakia eta posta elektronikoa daude bisitarien eskura: Aralarko Parketxea 943 18 03 35 / 688 895 069 edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako.