Txoriak kantu bidez ezagutzen ikasteko irteera egingo dute Barandiaran Museotik abiatuta

Txoriak kantu bidez ezagutzen ikasteko irteera egingo dute Barandiaran Museotik abiatuta
Barandiaran Museoa

Inguruko txoriak eta horien kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du Arkamurka natur taldeak larunbaterako; Eneko Azkue adituak gidatuko du bisita

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Entzun, ikusi eta ikasi. Txoriak beren kantuen bidez ezagutzen ikasteko irteera antolatu du Gipuzkoako Parketxe Sareak astebururako. Inguruko txoriak eta horien kantuak ezagutzeko ibilaldia larunbaterako antolatu dute Ataungo Barandiaran Museora, maiatzak 4. Goizeko 10:00etan hasiko da. Arkamurka natur taldeko Eneko Azkue adituak gidatuko du bisita.

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak eta hauen kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Eneko Azkue Arkamurka Natur Taldeko kideak. Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau.

Aurtengo azken saioa izango da honakoa eta Ataungo Barandiaran Museoan gauzatuko da. Jarduera 30 minutuko aurkezpen batekin hasiko da, museo barruan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Guztira bi ordu inguruko iraupena izango du saioak eta prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Orain arteko saioak martxoa eta apirila bitartean egin dituzte, Arantzazu, Pagoeta, Aizkorri eta Aiako Harrira. Oraingo honetara bertaratzeko, izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakia eta posta elektronikoa daude bisitarien eskura: Aralarko Parketxea 943 18 03 35 / 688 895 069 edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Temas

Euskera