Borrar
San Joan Txirrindulari probaren edizio berria izango da gaur goizean. SEGURAKO TXIRRINDULARI ELKARTEA

Segura

Txirrindularitza eta bertsoak protagonista Seguran: San Joan Proba eta Bertso Afaria martxan

Euskadiko txapelak jokatuko dira gaur Seguran, eta hilaren 13an bertso afaria egingo da Imaz tabernan salgai dauden txartelarekin

Viernes, 6 de junio 2025, 19:54

Herritarrak bizirik eta kirolzale jantziko dira gaurko egunez, San Joan Txirrindulari Probaren edizio berri bat ospatuko baita herrian. Aurten, gainera, lasterketak bi balio handiko sari izango ditu jokoan: alde batetik, Euskadiko txapelak elite eta 23 urtez azpiko kategorietan; bestetik, Euskaldun Torneoko puntu baliagarriak.

Goizeko 10:00etan abiatuko da 101 kilometroko proba herriko plazatik. Txirrindulariek lehenik Segura-Zegama joan-etorria egingo dute, eta ondoren Lierni, Atagoiti eta Aztiri mendateetatik pasako diren bi itzuliko zirkuituari ekingo diote. Ez da hor amaituko, ordea: azken kilometroetan Barbariko eta Minetako maldek epaituko dute garailea. Lasterketa gogorra, menditsua eta ikusgarria izango da, eta lehenengo txirrindulariak 12:30ak aldera espero dira helmugan.

Aurten, proba Euskaldun Torneoko puntuagarri izango da, eta afizionatu mailako talde indar-tsuenak izango dira Seguran. Aimar Galdos (Euskadi Fundazioa) da orain arteko liderra, eta bere nagusitasuna berretsi nahian arituko da. Lasterketak, gainera, berezi tasun handia izango du segurar bat, Ethan Cavanillas, irteera puntuan izango baita.

Proba segurtasunez egiteko, Segurako Txirrindulari Elkarteak boluntarioen laguntza eskatu du. Lasterketa igaroko den bidegurutzeetan laguntzeko prest dauden herritarrek elkartearekin harremanetan jarri behar dute.

Bertso afaria iristear

Bestetik, txirrindularitzaz gain, bertsoak ere izango dira protagonista Seguran. Ekainaren 13rako bertso afaria antolatu du Segurako Txirrindulari Elkarteak, iazko edizio arrakastatsuari jarraipena emateko asmoz. Iban Urdangarin eta Eneko Araiztegi 'Korta' ariko dira kantuan, eta Jo Iturritzek gidatuko du saioa gai-jartzaile lanetan. Afaria Imaz tabernan izango da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude bertan, 25 eurotan, ekainaren 10era arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txirrindularitza eta bertsoak protagonista Seguran: San Joan Proba eta Bertso Afaria martxan

Txirrindularitza eta bertsoak protagonista Seguran: San Joan Proba eta Bertso Afaria martxan