Borrar
Aurtengoan ere egin dute kostako itzulia txirrindulariek. A.ETXEBERRIA
Txirrindulari ugari eta giro ona kostako itzulian

Txirrindulari ugari eta giro ona kostako itzulian

A.ETXEBERRIA

SEGURA.

Miércoles, 24 de julio 2019, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den larunbatean egin zen txirrinduzaleen kostako itzulia. Goizeko 8etan abiatu ziren 50 txirrindulari Eitzagako gainaren bila, handik Loiolara joateko. Bertan hamaiketakoa egin zuten, ez alferrik, goizeko 6etarako juntatu baitziren 12 lagun jakiak eta edariak prestatzeko. Betiko moduan, apetitu ona erakutsi zuten kirolariek.

Getarian egin zuten hurrengo geldialdia, txakoli batzuk edanez. Zarautz eta Orio igaro ondoren, Aiatik Asteasura joan ziren, bertan azken atsedenaldia egin eta Segurara etortzeko. Bazkarian bildu ziren gero Imaz Hotelean tourra ikusiaz.

Adin ezberdinetako txirrindulariak elkartu dira aurtengoan ere kostako joan-etorrian, Ximon Goia izan zelarik zaharrena 70 urterekin. Neskak ere animatzen dira azken urteetan eta aurtengoan hiru izan ziren, Larraitz Intxausti, Nahia Karrillo eta Maialen Matxain. Giro bikainean burutu zuten denek txangoa eta antolakuntzakoek eskerrak eman nahi dizkie itzulia aurrera eramateko lagundu duten guztiei eta baita txirrindulariei ere, errepidean azaldu zuten portaera egokiagatik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios