Txirrindulari gaztetxoen proba

A.G.

Gaur arratsaldean txirrindulari gaztetxoz beteko da Larraitz auzoa, eskolarteko txirrindulari proba jokatuko baita bertan 16:30ean hasita. Ordizia, Oriako, Andoain, Zizurkil eta beste hainbat eskoletako txirrindulari gaztetxoak izango dira protagonista: ehun bat parte hartzaile izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Hainbat lasterketa jokatuko dira, eta irteera eta helmuga Larraitz auzoan izango dute guztiek.