Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lepoko zapiak jaso zituzten oroigarri gisa. A. GOIKOETXEA
Txintxarriak Martxan ekimenak ikasturtea amaitu zuen

Txintxarriak Martxan ekimenak ikasturtea amaitu zuen

AMAIA GOIKOETXEA

ALEGIA.

Viernes, 21 de junio 2019, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urriaren 25ean eman zitzaion hasieran Txintxarriak Martxan ekimenaren 2018-2019 ikasturteari, eta atzo amaitu zen 29. irteerarekin. Adineko jendea ariketa fisikoa egin eta elkarrekin harremanetan jartzera bultzatzen dituen ekimenak hirugarren denboraldia osatu du ikasturte honetan, eta aurrekoen bidetik jarraituz, parte-hartze maila altua izan du. Antolatzaile diren Alegiako Udala eta herriko beste hainbat eragile pozik agertu dira ekimenak jaso duen erantzunarekin.

Atzokoan ere hamaiketarako elkartu ziren ibilaldiaren ostean. Eskolako haurren bisita ere jaso zuten, eta Unai Iraola Udaleko ordezkariak eskerrak eman zizkien hirugarren denboraldia osatu izanagatik. Udalarekin batera irteeren kudeaketan lagundu duten elkarteei ere euren lana eskertu zien Iraolak. Denboraldia borobiltzeko lepoko bana jaso zuten parte-hartzaileek.

Pilota ikastaroak

Intxurre pilota eskolak pilota ikastaroak antolatu ditu udarako, LHko 1. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat. Ekainaren 27an, uztailaren 4an, 11n, 18an eta 25ean izango dira saioak, 10:30etik 12:00etara. Gorka Altuna eta Beñat Urretabizkaia izango dira irakasleak. Izen emateak kultur etxean, datorren astelehena baino lehen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios