Txintxarri Txiki eta Txintxarri Gazte abesbatzen emanaldia, bihar

AMAIA GOIKOETXEAALEGIA.

Musikaren Nazioarteko Egunean eskainiko dute herriko abesbatza gazteek ikasturteari behar bezalako bukaera emateko kontzertua. Bihar 19:00etarako Elizpe zineman iragarrita dagoen emanaldiari Txintxarri Txiki abesbatzakoek emango diote hasier. Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean ariko dira Txintxarri Txiki abesbatzakoak, baita horien ostean Elizpeko taula-gainera irtengo den Txintxarri Gazte abesbatza ere. Herriko abeslari gazteek Mariaje Rekondo izango dute lagun pianoan, eta abesti batzuetan Amane Aizpuru gitarrarekin ariko da.