Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko batzarra etzi

GOIKOETXEA ALEGIA.

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak etzi gaueko 21:00etan egingo du urteko Batzar Nagusia kultur etxean. Amaitu berri den urtearen errepasoa eta balorazioa egingo dute lehendabizi. Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek egin dituzten ekintzak eta diru kontuak aztertu eta onartuko dira. Bi koruek 2019rako egin dituzten aurreikuspenak ere aurkeztuko dituzte batzar nagusian, eta elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritu egingo dute.

Elkarteko bazkide guztiei etziko batzarrera joateko deia luzatu die Zuzendaritza Batzordeak. Bide batez gogorarazi dute elkarteko bazkide egin nahi izanez gero koruko kideren batekin harremanetan jarri edota kultur etxeko postontzian eskaera utzi besterik ez dela egin behar