Mus txapelketa jokatuko da ostiralean Imaz Hotelean

Lau erregetara jokatuko da eta parte hartzaileek 20 euro ordaindu beharko dute bikoteko

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Imaz Hotelak antola-tzen duen laugarren mus txapelketa jokatuko da ostiral gauean. Lehiaketa 22:30ean hasiko da eta ordu erdi lehenago irekiko da izen ematea.

Lau erregetara jokatuko da musean eta parte hartzaileek 20 euro ordaindu beharko dute bikoteko parte hartzeko.

Sariei dagokionez, lehenengo lau sailkatuentzat egongo dira sariak; Irabazleek txapela, trofeoa eta izen ematean jasotako diruaren % 40 eskuratuko dute. Bigarrenek, diruaren %30 eta trofeoak. Hirugarrenek, % 20 eta bi ardo botila eta laugarrenek %10 eta bi txanpan botila.

Memoria tailerra, bihar

Jubilatuen elkarteak hilero antolatzen dituen hitzaldiekin jarraitzen du eta bihar bertan memoria lantzeko tailerra burutuko dute. Kultur etxean izango da saioa, arratsaldeko 16:00etan hasita, eta bertaratzen direnei burua lantzen laguntzeko teknikak azalduko zaizkie.

Amagoia Muruamendiaraz mediku eta adituak gidatutako tailerra izango da eta jubilatuei gonbita luzatzen zaie ekitaldian parte hartzeko.