Mus txapelketa jaiak hasteko

YARZABELAUNTZA.

Belauntzako herritarrek gaurtik asteartera arte ospatuko dituzte herriko jaiak. Gaur, 22:00etan, mus txapelketa herrikoia antolatuko da Martxintxo elkartean. Bihar berriz, 9:45ean suziriekin emango zaie hasiera San Juan jaiei. Ondoren, 10:00etan, bolo eta toka txapelketa antolatuko da. Arratsaldean, 16:30ean, frontenis txapelketa herrikoia antolatuko da. Iluntzeko 21:30ean herri-afaria egingo da frontoian eta jarraian musika izango da.