Txamarretxe kaleko festak ospatuko dira bihar

IRAOLA ZALDIBIA.

Bihar Txamarretxe kaleko festak ospatuko dira. 18:30ean, Iztueta Dantza Taldearen emanaldia; 19:00etan, Toka txapelketa (izena ematea 18:30etik 19:15era); urteroko usadioa jarraituz, ardoa eta gazta izango dira. Larrartek, sagardoa jarriko du; 20:30ean, bertsolariak: Aitor Sarriegi eta Unai Mendizabal; 21:00etan: afaria Arrese jatetxe aurreko karpan; afalostean, bertso eta trikitixaz gozatzeko aukera, inguratzen diren guztientzat, Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariekin.

Kixkurgune irekirik

Asteburu honetatik aurrera, ostiral arratsalde-gauetan, eta larunbatetan ere, irekita egongo da Kixkurgne jatetxea eta hemengo produktuak saltzen dituen denda.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos