Txakolindegira irteera antolatu da jubilatuentzako

YARZA BERROBI.

Kostaldera irteera antolatu da Berrobi Bizia ekimenaren baitan herriko jubilatu eta pentsiodunentzako. Lehenengo Zarauzko Mokoroa Txakolindegira bisita gidatua egingo da, dastaketa eta hamaiketakoarekin amaituko dena. Ondoren, Debara joango dira bazkaldu aurretik Alde Zaharra ezagutzera. Bazkaria Lasturko jatetxean izango da. Arratsaldean Zarautzen paseatzeko denbora librea egongo da Berrobira itzuli aurretik.

Irteerara joan nahi dutenek aste honetan bertan, uztailaren 14a bitartean, izena eman beharko dute Solastoki elkartean, 18:30etik 19:30era. Solastoki elkarteko bazkideek 33 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide ez diren jubilatuek 35 euro eta jubilatuak ez daudenak 45 euro. Norbaitek epez kanpo izena eman nahiko balu bost euro gehiago ordaindu beharko lituzke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos