Borrar

Tolosa Goierri

Ttutturrera egingo du urteko lehen irteera Mendi Asanbladak

A. N.

alegia.

Jueves, 9 de enero 2025, 20:25

Aurten ere ekitaldi eta ekintza ezberdinak antolatuko ditu Alegiako Mendi Asanbladak. Ohi bezala, gazte zein helduei zuzenduta egongo dira eta, besteak beste, mendi ibilaldiak, hitzaldiak edota dokumentalen proiekzioak egingo dituzte datozen hilabeteetan.

Urte honetako ekintzei hasiera emateko Malloak ingurura irteera antolatu dute urtarrilaren 19rako, igandea. Intzatik 1.281 metroko garaiera duen Ttutture mendira igoko dira.

Alegiatik kotxeetan joango dira Intzara. Goizeko 08:00etan abiatuko dira eta bazkalordurako herrira itzultzea aurreikusten dute. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 16a, osteguna baina lehen izena eman beharko dute Iskiña tabernan, kultur etxean edo karteletan agertzen den QRaren estekaren bidez.

Era berean, Alegiako Mendi Asanbladak antolatzen dituen ekintzak prestatzen zein antolaketa lanetan laguntzeko prest dauden pertsonak, edota bestelako ekintzaren bat antolatzeko ideia dutenek, alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera ida-tzi dezakete harremanetan jartzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ttutturrera egingo du urteko lehen irteera Mendi Asanbladak