Borrar
Epaimahaia lanean, eta jendetza karpan. ANDONI AIZPURUA
Troskaeta Taberna nagusi Ataungo VIII. Mondeju Lehiaketan

Troskaeta Taberna nagusi Ataungo VIII. Mondeju Lehiaketan

DV

ATAUN.

Martes, 14 de noviembre 2017, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo VIII. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean. Aurten lau lagunek hartu dute parte eta saria Troskaeta Tabernarentzat izan da. Honekin batera sariatuak izan ziren baita ere Amaia Eskisabel, bigarren postuan eta Mari Karmen Sukia, hirugarren postuan.

Epaile lanetan jardun zuten adituek (Iker Markinez, Kuko jatetxeko sukaldaria; Santos Aldasoro (Trikuharri jatetxea), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) oso goian jarri zuten aurkeztutako mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten baita ere «jaki preziatu» hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera. Lehiaketarekin batera herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten urtero bezala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios