Tolosa Goierri
Treba Gurasoak saioak komunikazioa familian landuko du astearteanLeyre Canok gidatuko du saioa, eta teoria eta praktika uztartuko ditu hainbat alor lantzeko helburuarekin
Amaia Núñez
ANOETA.
Viernes, 7 de marzo 2025, 08:32
Datorren asteartean, martxoaren 11n, Treba Gurasoak programaren baitan, 'Komunikazioa familian: guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen' hitzaldia eskainiko du Leyre Cano pedagogoak, udaletxeko Pleno Aretoan 17:30ean hasita.
Astearteko saioak teoria eta praktika uztartuko ditu. Alde batetik, hitzaldia eskainiko du Canok eta, bestetik, landutakoa praktikan jartzeko gidak emango dira, eta teorian oinarritutako kasu praktikoak ere landuko ditu tartean.
Hitzaldira joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 688 761 343 telefono-zenbakira deituta edo gazteria@anoeta.eus helbidera idatzita.
Ikastaroan gurasoekin landuko dira, besteak beste, komunikazio enpatikoa eta asertibitatea, hitzezkoa ez den komunikazioaren kon-tzientzia hartzea, haurrek hitz egin edo sentitzen dutena partekatu dezaten entzuteko moduaren kalitatea areagotzeko baliabideak, emozioak eta beharrak indentifikatzea trebatzea.
Emakumeen Eguna
Larunbat honetan Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, egitarau berezia antolatu du Mugimendu Feministak. Goizeko 10:30ean kafe tertulia egingo da herriko eragileen lokalean. Eguerdiko 12:00etan, plazan elkartuko dira eta 12:15ean elkarretaratzea egingo da Irura eta Anoeta arteko zubian. Jarraian, bazkaria egongo da Kuku elkartean. Arratsaldean, Tolosa 19:00ean egingo den manifestaziora joateko gonbidapena luzatu dute.
Era berean, datorren ostiralean, martxoaren 14an, 'Jo!' antzezlana aurkeztuko dute Beatriz Egizabal eta Anduriña Zurutuzak, 18:30ean Mikelasagasti auditorioan. Ekitaldirako sarrerak liburutegian erosi ahal izango dira astelehenetik ostegunera bitartean 5 eurotan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.