Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
ADUNA.
Martes, 7 de agosto 2018, 00:19
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Azken hilabeteetan Trans-Ernio Pilota Txapelketa jokatu da Adunako pilotalekuan. Aurten hamabosgarren aldiz antolatu da txapelketa, probintziako pilotari gazte ugariren parte hartzearekin. Benjamin mailan Gaztañaga eta Beroz izan ziren garaile Olateri eta Otaegiri 16-3 irabazita. Alebinetan, Lizarazuk eta Etxeberriak lortu zuten txapela 16-11 irabaziz Iturrioz eta Muruari. Infantiletan, Amundarainek eta Iztuetak osatutako bikoteak garaitu zuen 18-13 irabazita Irribarriari eta Garciari. Azkenik, kadete mailan, 22-18 emaitzarekin Sein eta Aburuza izan ziren txapeldunak Egigurenen eta Labakaren aurka.
Larunbatean, hilak 11, jarraituko du aurtengo jaietako egitarauak. Goizeko 6:00etan oilasko bilketaren hasiera izango da. Plazan, 11:30etik 13:00etara puzgarriak eta jolasak izango dira umeentzat. Arratsaldeko 13:00etan, txupinazoa izango da eta ondoren, oilasko jokua eta 'II. Urrezko ollaskua'.
Arratsaldeko 14:0oetan, umeen bazkariari hasiera emango zaio. Gero, 15:00etan, Eriz magoaren erakusltadia egongo da. 16:00etatik 19:30era puzgarriak eta jolasak antolatu dituzte.
Gaueko 21:00etan berriz, oilasko biltzaileen afaria iragarri dute eta 23:00etatik aurrera, Izer eta Alabier musika taldearekin dantzaldia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.