Tranpazuloren igoerarekin hasiko dira bihar Santamaña auzoan jaiak

I. A.ASTEASU.

Santa Marinaren omenez, Santamaña Elkartea, Goibailarako bizilagunek eta Asteasuko festa batzordeak antolatuta, bihartik hasita festetan murgilduko da Santamaña auzoa. Bihar 10:30ean Tranpazuloren igoera eta txupinazoarekin hasiko dira jaiak. 11:00etan, meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa. 13:00etan, herri-kirolak, bertako gazteen eskutik. Ondoren, Irazu eta Peñagarikano bertsolariak, eta Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariak. 17:30ean kalejira. Gauean Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariak. Larunbatetan, 12:00etan, haurrentzako tailerrak. 14:00etan herri bazkaria, Ostolaza eta Ezkerra trikitilarien konpainian. 18:00etan, zezen txikiak. Gauean Ostolaza eta Ezkerra trikitilariak.

Igandean, 11:30ean, meza nagusia. Ondoren herri-kirolak. Aizkoran: Anartz Mugertza eta Julen Kañamares. Harri-jasotzen: Aimar Irigoien. Ondoren, trikitilariak: Laja II eta Lutxurdio. 18:00etan, erakustaldia: Herriko Harri Tira taldea eta Astoa. Afalaurretik Tranpanzuloren jaitsiera. Gauean Laja II eta Lutxurdio trikitilariak.

Herri-bazkariko menua: sarrerako hotzak, paella, txuleta, postrea, kafea eta kopa. Prezioa: helduak 25 euro eta haurrak (12 urte arte) 15 euro. Bazkarira joateko aurretik izena eman behar da: Pello 630 291 248 edo Josefina 686 788 260. Izen-emateko epe amaiera gaur da.