Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga

NUÑEZ

Hernialdeko Udalak aurtengo Trakzio Mekaniko Ibilgailuen gaineko zergaren Errolda onartu zuen apirilaren amaieran eta jendaurrean ikusgai jartzeaz gain, ordainketa egiteko epea ireki du. Ekainaren amaierara arte egongo da ordainketa egiteko epea. Helbideratutako ordainagiriak kontu korrontetik kobratuko dira. Gainontzekoak Udaletxeko Kontu korronteetan ordaindu beharko dira.