Trakzio Mekanikoko ibilgailuen zergaren errolda onartu da

YARZA

Abaltzisketako Udalak Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen zergaren 2019. urteko errolda onartu du. Aldi berean, hilabeteko epea onartu da aztertu eta desadostasuna agertzeko. Gainera, borondatez ordaintzeko epea irekiko da datorren maiatzaren 2an. Ordainketa aurrezki kutxa eta banketxeen bidez edota Udaletxeko bulegoetan egin ahal izango da.