Borrar

Tolosa Goierri

Trafiko mozketak bihar, eskualdeko hainbat herritan Itzulia igarotzeko

A. N.

Tolosaldea.

Lunes, 7 de abril 2025, 20:15

Bihar, hilak 9, Euskal Herriko Itzulia Tolosaldeko hainbat herrietatik igaroko da, eta, ondorioz, trafiko mozketak egongo dira. Zarautz eta Beasain artean egingo da etapa, eta bi aldiz pasatuko da eskualdetik.

Lehenengo, Aiatik Asteasura jaitsiko dira txirrindulariak, 14:30ak aldera eta segidan, Alkizara igoko dira, beherakoan Anoetatik Tolosarako bidea hartuko dute. 15:00ak aldera utziko dute eskualdea, Beizamarantz igotzen hastean. Beraz, ordu erdi horretan, tropela igaro baino minutu batzuk lehenago errepidea tramo ezberdinetan itxita egongo da.

Etapa amaiera aldera, Gaintzatik barrena sartuko dira berriz Tolosaldean. Abaltzisketatik Amezketara jaitsiko dira, eta Alegian Ikaztegietaruntz hartuko dute, handik Goierrira abiatzeko. Larraitzera 16:30ak aldera iritsiko direla aurreikusten dute, eta 25 minutu beranduago Ikaztegietara. Kasu honetan ere minutu batzuk lehenago errepidea itxi egingo da tropela igaro bitartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Trafiko mozketak bihar, eskualdeko hainbat herritan Itzulia igarotzeko