Trafiko aldaketak kirol proba desberdinengatik

Gaur goizean izango da Zaldibiako Herri Lasterketa eta bihar Txirrindulari Sari Nagusia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZALDIBIA.

Gaur jokatuko da Zaldibiako IX. Herri Lasterketa. Goizeko 11:30ean abiatuko dira korrikalariak, zazpi kilometroko ibilibidea egiteko. Horrek hainbat trafiko aldaketa ekarriko ditu. Izan ere, lasterketa behin eta berriz Zaldibiatik igaroko da, hori dela eta, goizeko 10:30etik 12:30ak ingurura arte ibilgailuen joan etorriak eten egingo dira Zelaa hoteletik Aiestaran Erreka auzoraino. Era berean, 10:45etik 13:00etara, Bego Mertzeriatik Aiestaran Erreka auzoko ibilbidean zehar dauden aparkalekuetako kotxeak ezingo dira mugitu.

Lasterketa garaian autobus zerbitzuak honako aldaketak izango ditu: 10:20an Zaldibiara iristen den autobusa, kanpoko bidetik Arreseneko geltokiraino joango da, eta bertatik irtengo da 10:30eko autobusa. 11:15ean Zaldibiara iristen den autobusa, Zelaako biribilgunean geratuko da eta bertatik irtengo da 11:30eko autobusa. 12:20an Zaldibiara iristen den autobusa, Zelaako biribilgunean geratuko da eta bertatik irtengo da 12:30eko autobusa. 13:20an Zaldibiara iristen den autobusa, kanpoko bidetik Arreseneko geltokiraino joango da, eta bertatik irtengo da 13:30eko autobusa. Herri Lasterketako antolatzaileek aldez aurretik barkamena eskatzen dituzte sortu litezkeen eragozpenengatik.

Txirrindulari lastekerta

Bestalde, bihar, IX. Zaldibiako Txirrindulari Sari Nagusia izango da jokoan, Lehendakari txapelketako azken proba puntuagarria goizeko 10:00etan irtengo da plazatik, eta helmugaratzea 12:37erako dago aurreikusita. Hortza, goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00ak bitartean Santa Fe kale osoan ibilgailuen joan etorria moztuko da lasterketaren arabera. Aldi berean, ezingo da aparkatu Gurea mertzeriatik Estanko tabernara bitartean goizeko 9:00etatik lasterketa amaitu bitartean. (Ibilgailuren bat geratuko balitz ezingo luke atera lasterketa amaitu bitartean). Autobus zerbitzuari dagokionez, lasterketa garaian honako aldaketak izango ditu: 10:00etatik 13:30era bitarteko autobusak kanpoko bidetik Arreseneko geltokiraino joango dira, eta bertatik irtengo dira berriz Ordizia aldera.

Goizeko lehen ordutik, plaza eremu guztia lasterketan parte hartzen duten taldeetako ibilgailuen erakusleiho izango da. Helmuga udaletxe aurrean izango da.