
Tolosaldea
Tolosaldean Ultra Trail lasterketa egingo da iraileanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosaldea
Tolosaldean Ultra Trail lasterketa egingo da iraileanTolosaldea mendiarekin oso lotuta dagoen eskualdea da eta artean hainbat lasterketa eta ibilaldi antolatzen dira. Aurten modalitate berri bat ere egongo da ikusgai, irailean Tolosaldea Ultra Trail Erronka ospatuko baita. Lasterketak eskualdean dauden herri txikiei eta hain ezezagunak ez diren mendiak balioan jarri eta ikusgarritasuna eman nahi diete. Lasterketa irailaren 13an, larunbatarekin ospatuko da eta Iruran izango du abiapuntua eta helmuga.
Tolosaldeko Ultra Trail Erronkak zortzi herri eta hamaika mendi igaroko ditu: Ubeltz, Herniozabal, Ipuliño, Urdelar, San Lorenzo, Larte, Otsabio, Intxurre, Uzturre, Belabieta eta Loatzo tontorretatik igaroko dira korrikalariak eta, Iruraz gain, Berastegi, Elduain, Gaztelu, Lizartza, Altzo, Alegi eta Albizturtik ere igaroko da. «Lasterketak daukan filosofia oso polita iruditu zaigu. Aldi berean erronka handia jarri digute eta gogotsu gaude egun horretarako», adierazi zuten Idoia Garaialde Irura Udaleko zinegotziak.
Guztira 77 kilometroko ibilbidea izango du, 4.400 metro inguruko desnibel positiboarekin. Lasterkariek bi modalitatetan parte hartu ahal izango dute. Batetik norbanako moduan, «ausartenentzat, ibilbide guztia hasieratik bukaerara egitea»; eta bestetik, bikoteka edo erreleboka. Kasu honetan, kideetako batek ibilbidearen erdia egin beharko du, hau da, Iruratik Lizartzara, eta besteak beste erdia.
Lasterketa egiteko ideia duela urte batzuk sortu zen antolakuntzako kideek ezagutzera eman zutenez. «David Delgadok Tolosaldeko herri eta mendietatik ultra distantziako bilbide bat egitea» pentsatu zuen. Hala ere, proba bertan behera geratu behar izan zen 2020ko pandemiak lehenengo eta 2022an David beraren heriotza mendiko eskia egiten ari zela medio. Behin denbora igarota, lagunek ideia berreskuratu zuten. «Urtebete inguruan martxa bat izatetik lasterketa bat izatera bilakatu da», azaldu zuten. Lasterketa David Delgadoren omenezkoa egingo dute. Gurasoak ere izan ziren aurkezpen ekitaldian eta bere semearen omenezko lasterketa hau antolatzea pozgarria izan dela beraientzat azpimarratu zuten.
Era berean, lasterketa honek eskualdeko herri txikiei ikusgarritasuna eman nahi die eta, horrela, irteera puntua urtero aldatuko dute. Irailean Iruran egingo da, baina datorren urtean Alegian izatea aurreikusten dute. «Hurrengoetan prest daudenak edo logistikoki ahal dutenen artean txandakatuko da», adierazi zuten aurkezpenean. Regina Sorarrain Alegiako alkatea pozik agertu zen «oraingo honetan karrera haundi bat herri txikiei begira egin delako. Herri txikiak bagarela adierazteko oso modu interesgarri eta beharrezkoa da».
UTT Erronkako lehen edizioa Euskal Mendi Federazioaren Ultra Trail Koparen baitan egongo da eta, zehazki, azken proba izango da. Antolatzaileek bereziki eskertu zuten Alegiako Intxurre Elkartea, beraiei esker sartu ahal izan delako Ultra Trail Kopan, baita Alegiako Udala eta Alegiako Mendi Asanblada.
Mendi lasterketen gorakada ematen ari den garai honetan, proba honek Euskal Mendi Federazioko baloreekin bat egiten duela azpimarratu zuen Mireia Trigueros Euskal Mendi Federazioaren ordezkariak. «Apustu handia egin dugu lasterketa honen alde. Kirola eta mendi lasterketak antolatzen diren inguruneak errespetatzea oinarrizko zutabea da. Gure esku dago gure mendizaleen baloreak transmititzea: laguntasuna, ahalegina, errespetua eta mendiarekiko maitasuna».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.