Borrar

Tolosa Goierri

Tolosaldeak bi artisautza azoka ospatuko ditu asteburuan

Euskal Azoka egingo dute larunbatean Ikaztegietan eta Artisautza Azoka igandean Orendainen

Amaia Núñez

TOLOSALDEA.

Jueves, 3 de abril 2025, 20:48

Udaberriarekin batera, artisautza azokak ospatzen hasiko dira eskualdeko herrietan. Asteburu honetan bi jardunaldi izango dira eskualdean: larunbatean Ikaztegietan eta igandean Orendainen.

Euskal Azokaren IX. edizioa egingo da Ikaztegietan bihar, hilaren 5a. Egun guztiko egitaraua prestatu dute. Azoka 10:00etan irekiko da Pako Belea konpartsarekin eta goiz guztian egongo da irekita. Haurrentzako kandela tailerra eskainiko dute Balerdipeko erleak taldeko kideek 11:30ean eta, eguerditik aurrera Kuxkuxtu txarangak alaituko du giroa.

Eskualdeko zein probintziako artisau eta ekoizleen produktuak eskuratu ahal izango dira, besteak beste, gazta, liburuak, xaboiak, jantziak, garagardoa, loreak edota eztia. Lehen aldiz bigarren eskuko txokoa egongo da, truke formatuan funtzionatuko dueña.

Festak azoka amaitutakoan ere jarraituko du. Herri bazkaria egingo da eta, bazkalondoren, Kuxkuxtu txarangarekin kantaldia izango da.

Igandean Orendainen

Artisautza Azoka antolatu dute hirugarren aldiz Orendainen iganderako. Goiz guztian bertako produktuak erosi ahal izango dira Urritzondo pilotalekuan. Gainera, haurrentzako tailer bat ere egongo da 10:00etatik 11:30era.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tolosaldeak bi artisautza azoka ospatuko ditu asteburuan