Borrar

Tolosa Goierri

Tolosaldea Ultra Trail Erronkarako izena emateko aukera zabalik dago

Amaia Núñez

Tolosaldea.

Viernes, 14 de marzo 2025, 20:07

Duela hilabete aurkeztu zen Tolosaldeko Ultra Trail Erronkarako izena ematea ireki da dagoeneko. Korrikalariek bi modalitatetan parte hartu ahal izango dute; izan ere, ultra distantziako lasterketa bakarka egin daiteke, baina baita erreleboka ere.

Ultra distantzian izena emateak 80 euroko prezioa du eta erreleboka 40 euro bikotekide bakoitzak. Prezio hauek maiatzaren 31ra arte mantenduko dira eta, ondoren, 90 eurokoa izango da uztailaren 31ra bitartean, bikoteka egiten dutenen kasuan 45 euro bakoitzak.

Aurreikusitako dortsalak agortzen direnean, zerrenda itxaronaldia irekiko da. Izena emateak Kronoak webgunearen bidez egin ahal izango dira.

Boluntarioak

Era berean, antolakuntzak lasterketa egunerako boluntarioen beharra adierazi du. Lagundu nahi duten pertsonek voluntarios@utterronka.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte ondorengo datuak: izen-abizenak, nortasun agiria, helbide elektronikoa, kamisetaren neurria, lagundu nahi duen hornidura-gunea eta teléfono zenbakia. Laster utterronka.com webgunean ere posible izango da izena ematea. Apuntatzen direnei lehendik martxan dagoen Whatsapp talde batera gehituko zaie.

Lasterketa irailaren 13an, larunbatarekin jokatuko da eta Iruran izango du abiapuntua eta helmuga. Guztira 77 kilometroko ibilbidea izango du, 4.400 metro inguruko desnibel positiboarekin. Guztira zortzi herri eta hamaika mendi igaroko ditu: Ubeltz, Herniozabal, Ipuliño, Urdelar, San Lorenzo, Larte, Otsabio, Intxurre, Uzturre, Belabieta eta Loatzo tontorretatik igaroko dira korrikalariak eta, Iruraz gain, Berastegi, Elduain, Gaztelu, Lizartza, Altzo, Alegia eta Albizturtik ere pasatuko da.

UTT Erronkako lehen edizioa izango da aurtengoa eta Euskal Mendi Federazioaren Ultra Trail Koparen baitan egongo da eta, zehazki, Kopako azken proba izango da. Gerora, urtez urte abiapuntu eta helmuga herriak aldatzen joatea aurreikusten dute antolakuntzako kideek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tolosaldea Ultra Trail Erronkarako izena emateko aukera zabalik dago